xa2 goes to Transilvaniara

Iraila 12, 2019

Nagia

Filed under: eu,Euskaraz,Politika — xa2ds @ 11:30 am

(aquí en castellano)
Pedro Sánchez recibe a Pablo Iglesias (07/05/2019)
Atzo, filosofiako bere lehenengo klasean, nere seme Asierreri Schrödingerren katuaren inguruan egin zioten berba.  Oso interesgarria deritzot irakasgai honi horrelako hasiera ematea. Kontzeptua deigarri iruditu zitzaion, baina ezin egiatzat hartu. Eta normala da, informazio eta perspektiba faltan ditu.

Apur bat argitzen saiatu nintzen, baina bere begiradak nire porrota islatzen zuen.

Bere adin eta eskarmentuarekin, “errealitatea” ez dugula “ikusten” “interpretatzen” baino, argirik ez dagoen gelan dagoen arrosaren kolorea eta horrelako gauzei buruz jardutea…  Ilusio optikoak…

 

“Errealitatea”, gutxienez, konplikatua da.

Nik “politika” gizartean ahal den kudeaketarik onena lortzeko, desberdinen artean akordioetara iristea zela pentsatzen nuen.  Eta, jabetu naiz, hori nire interpretazioa baino ez da.

“Benetako” errealitatean, politika beste zeozertan bihurtu da. Bihurritu. Epe motzekoa da, ez du batera jartzea bultzatzen, ez du gizartearekin komunikazio eta kontrastea bilatzen, ez da inplikatzen, ez da bere akatsen erantzule egiten, ez du informatzen… Eta orreri gobernatzera irits daitezkeen alderdien zuzendaritzetara burmuinik argienak ez direla iristen (ez ditugula eramaten) gehitzen badiogu, horrela doakigu…

Nagia. Zilbor-eztabaiden nagia, hitzaldi hutsena, “zeuk gehiago”ren nagia, hauteskunde berri (zahar)ena, erdipurdikorik erdipurdiko onena aukeratzearena, marmota egunaren nagia…

 

Iruzkin 1 »

  1. […] (hemen euskaraz) Ayer en clase de filosofía, a mi hijo Asier le hablaron del gato de Schrödinger.  Me parece muy interesante empezar con estas historias su primera clase de esta asignatura.  El “concepto” le llamó la atención, pero no le daba credibilidad, y es normal.  Le falta información y perspectiva. […]

    Pingback-a egilea: Pereza | xa2 goes to Transilvaniara — Iraila 12, 2019 @ 11:31 am | Erantzun


RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Utzi iruzkina

Blog at WordPress.com.