versión castellano
Ikertu informazioa topatu, egiaztatu eta orduan publikatu. Hau omen kazetaritzaren funtzionamendua.
Gaur ordea beste bat izan da ETBko albistegien jokaera.
Wifiaren kontra dagoen elkarte batengana joan dira (ikertu?), eurek esandakoa atera dute, eta beste iritzirik ez (egiaztatu?), eta hori bai, publikatu egin dute.
Elkarte horretako batek esan duenaren arabera milaka txosten daude wifia eta zenbait efektu kaltegarri lotzen dituztenak. Albisteraren arduradunari txosten horien ingurukoak zientzia munduan erreferente diren aldizkarietan bilatzea gomendatzen diot, eta zenbat diren eta benetan zer egiaztatzen duten ikustea.
Baita erradiazio elektomagnetikoa zer den eta bereziki erradiazio ionizagarria zer den.
Edo, hobeto zeinek eta ETBk honen inguruan emandako “escépticos” programaren atala.
Tartean bere lana txarto egiteaz gain, justifikatuta ez dagoen gizarte alarma zabaltzen ari da.
Urtarrila 7, 2012
Otsoa datorrela!!!
2 Erantzun »
RSS feed for comments on this post. TrackBack URI
Horixe bera pentsatu dut albistea gaurko Teleberrian ikusi dudanean. Patetikoa iruditu zait kazetariaren lana (albistea aurkezteko modua), elkarrizketatuak emandako argumentuak (“milaka informe” horiek aipatu ditudanean pena piska bat ere eman dit) eta EITBko erredaktoreen arduragabekeria horrelako “hoax”-ak zabaltzeagatik.
Erabt ados adierazten duzunarekin.
Erantzun by jolaus — Urtarrila 7, 2012 @ 6:25 pm |
[...] Otsoa datorrela!!! [...]
Pingback by ¡Que viene el lobo! « xa2 goes to Transilvaniara — Urtarrila 7, 2012 @ 11:30 pm |